XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2- Elizako euskara da.

Euskal Herriko lehen apezek, latinetik hartu zituzten erlisioneko hitz gehienak.

Euskarak beretu zituen bai, bainan ageri da halere nondik heldu diren.

Eta latina badakizu.

Ikusiko duzu loriaturik ariko zarela.

Askiko duzu zuhaurek egitea hiztegiño bat, ingurumenak argituko baitizu emeki emeki hitz horien sentsua.

Deklinabide bat bada, bainan ez da batere latina edo grekoaren idurikoa.

Aditza ere bada eta hor, aitortu behar dizut lanak izanen dituzula.

Horra hor beraz hiru lan: hiztegia, deklinabidea eta aditza.

3- Hirugarrenekorik, gogoz ikasiko dituzu lerro batzu eta errepikatuko, deus ez baduzu konprenitzen ere.

Zure mihi ezpainek behar dute euskarari jarri.

Bere gelan sartu bezain fite lotu zitzaion lanari, hortzez eta haginez.

Eta berehala hartua izan zen.

Astia ere bazuen.

Biziki hartze onekoa eta aise ari zen eta bere klaseko hiru lehenetarik zen.

Egun guziko irakasketen bilduma bat egiten baitzuen, oren bat aski zuen hortarako.

Gaineratiko denbora guzian euskararentzat!.

Hiru hilabetez ari izan zen Saint Pierrek eman metodoarekin.

Jesus Kristoren imitazioneko lehen hiru kapituluak ere itzuli zituen euskarara... bere maneran!.

Arte hortan deus ez zion erran bere irakasleari.

Honek ere ez Lafitteri funtsean!.

Eta jin zen Bazko.

Apezgaia joan zitzaion irakasleari.

- Bazko on bat agindu nahi dizut eta itzuliaz bali, ene lanaren berri ere emanen dizut.

- Uste nuen lotsaturik utzia zenuela.

- Ja, ja! Ez naiz lotsatu ez.

Lana eginik nahi nuen etorri.

Hona paperrak: hiztegia, deklinabidea eta aditza.

Bestalde, hemen dut ere Jesus Kristoren imitazioneko lehen hiru kapituluen itzulpena.

- Orai katedralera joan behar dugu bezperetara, handik landa behatuko diet.